XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenean, argi hartaraino heldu naiz, eta begiak ia ezin nituen ireki ere. Izar bat zen.

Gainean jarri naiz, zerurantz begiratu dut, eta aitaren aurpegi irrifartsua ikusi dut pare-parean.

Izarra gora eta gora hasi da, eta ohartzerako aitatxo maitearen besoetan nengoen.

Urkok diarioa itxi eta Inesen etxetik korrika aldegin zuen negar zotinka, bi eskuz malkoak ezin xukaturik.

Ez zion itxura onik hartu Inesen amets hari. Laster bakarrik geldituko zela pentsatu zuen, eta horrelakorik ez zuen pentsatu ere egin nahi.

Inesen egoeraz denak kezkatuta zeuden oso. Denbora gutxian asko galdu zuen, eta amak ere ez zuen gauza onik ikusten. Anemia zeukala, sukarra ere hasi zitzaiola, sendagilea hemendik, botikak handik ...

Gau batean, Urko ohean zegoen lorik ezin harturik, bere bihotzeko Ines txikia gogoan.

Bapatean, kuartoko leihotik argi handi bat sartu zen.

Jauzi egin zuen ohetik leihora, eta argia, kalearen amaieran zegoen zubitxotik zetorrela ikusi zuen.

Itsutzeko moduko argia zen aurrean zeukana. Bi eskuak begietara eraman behar izan zituen eta berriz begiak irekitzerako, zubitxoaren ondoko argia desagertua zen.